Baserritarrekin eta dantzariekin hasi da Azoka Herritik

Uztarria.eus 2014ko ira. 19a, 21:47

Baserritarren ostiraleroko azokak eta dantzariek eman diote hasiera Azoka Herritik herri-ekimenari. 19:00ak inguruan egitasmoaren aurkezpena egin dute plazan, eta ondoren, Daltza Suelto eskolako dantzariek eta Juan de Antxieta musika eskolako txistulariek hartu dute erreleboa. Gaurkoa jaiaren hasiera besterik ez da izan. Izan ere, hamaika ekitaldi izango dira bihartik aurrera herrian.

Hona hemen Azoka Herritik egitasmoaren egitaraua:

Salerosketa guneak

Irailak 20, zapatua:

10:00etatik 14:00etara baserritarren azoka, plazan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Bertan elkarteko dendarien stock-a Izarraitz pilotalekuan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bigarren eskuko azoka, Done Jakue kalean.

Irailak 21, igandea:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara artisauen azoka, plazan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Bertan elkarteko dendarien stock-a Izarraitz pilotalekuan.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bigarren eskuko azoka, Done Jakue kalean.

Kultur egitaraua eta tailerrak

Irailak 20, zapatua:

10:00etan Itsasi Kultur Taldeko ttuntturroak kaleetan zehar.

10:00etatik 14:00etara: Juan Antxieta musika eskolaren erakustokia, Plaza Txikian. Instrumentuak jotzeko aukera, emanaldi txikiak...

11:30 Azpeitiko Musika Bandaren kalejira.

12:00etan Loiolako pipermorroaren dastaketa, plazan.

12:00etan Erniarraitzeko bertsolariak, plazan.

16:00etatik 20:00etara Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek argazkiak aterako dizkiete herritarrei, Sanagustinpean prestatutako estudioan.

18:30ean Euskal Herriko III. Sega Pika txapelketa, Eliz Kaletik Done Jakue kalera bitarteko pasaleku berrian.

Irailak 21, igandea:

09:00etan Izarraitz Txistulati Taldearen goiz eresia.

10:00etatik 14:00etara: Juan Antxieta musika eskolaren erakustokia, Plaza Txikian. Instrumentuak jotzeko aukera, emanaldi txikiak, kalejirak...

11:30ean Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira.

12:30ean dantza jauziak, Perez Arregi plazatxoan.

16:00etatik 20:00etara Azpeitiko Arkeologia taldeak eta Jesus Tapia arkeologoak eskainitako tailer praktikoa, Frontoi Txiki alboan.

19:00etan pintxo-poteoa Azpeitiko Tabernarien Elkartearen eskutik.

Haur eta gaztetxoentzat

Irailak 20, zapatua:

Egun osoan jolas-gunea Olazko Andre Mariaren plazan. 

11:00etatik 14:00etara gailetak egiteko tailerrak, plazan.

17:00etan malabareen ikastaroa, Olazko Andre Mariaren plazan.

Irailak 21, igandea:

Egun osoan jolas-gunea Olazko Andre Mariaren plazan.

11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Arte eta Diseinu ikastegikoekin eskulanak, Sanagustinpean.

Egun osoan xextoen eta papel marmolizatuen tailerrak, plazan.

18:00etan herriko pailazo taldearen emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.

Gogoetarako, Faktoria

Irailak 20, zapatua:

09:30ean azokaren antolatzaile eta parte-hartzaileentzat gosaria, Sanagustin kulturgunean.

10:30ean Baserritarrak eta teknologia gai hartuta, www.baserritik.com eta www.urolakostaonline.com webguneen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

11:00etan baserritar ekintzaileen aurkezpenak, Sanagustin kulturgunean.

13:00etan Urola Gustagarri egitasmoaren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

17:30ean herrigintzako eragileen topaketa, Sindikatu Zaharrean.

19:00etan herrigintzako topaketen ondorioen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

Irailak 21, igandea:

11:30ean aisialdiaren inguruko aurkezpenak, Sanagustin kulturgunean.

12:00etan afizioa ofizio elkarrizketa, Sanagustin kulturgunean.

12:30ean turismoaren inguruko aurkezpenak Sanagustin kulturgunean.

13:00etan HemenBuy! Azoka on line-aren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.

Irailak 24, asteazkena:

19:00etan Biziberri dokumentala eta mahai-ingurua Ta3. zine klubak antolatuta, Sanagustin kulturgunean.