Aske Guneko bost gazte auziperatuak atxilotzeko agindu du epaileak

Uztarria.eus 2014ko ira. 22a, 13:39
Bost gazteen gaur, astelehena eskaini duten agerraldia.

Irati Tobar, Jazint Ramirez, Imanol Salinas, Igarki Robles eta Xabier Arina dira epaiketara ez joatea erabaki duten gazte auziperatuak. Epaileak ohartarazi du kartzelan egon beharko dutela epaiketak iraun artean. 

Gaur, astelehena, hasi da 28 gazte auziperatuen kontrako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 28 auzipetuetatik 23 joan dira Madrilera epaiketara. Auzi saioa hasi eta berehala aretoan zutik jarri eta kartelak erakutsi dituzte gazteek, eta aretotik bota ostean bertan behera geratu da. 11:30ak jota hasi dute berriz ere saioa, publikorik gabe.

Gainerako gazteak Aske Gunean dira, Loiolan eta horiek bostak atxilotzeko eskatu du fiskalak. Irati Tobar, Jazint Ramirez, Imanol Salinas, Igarki Robles eta Xabier Arina dira epaiketara ez joatea erabaki duten gazte auziperatuak, eta agerraldia egin dute gaur goizean (hemen, agerraldiaren bideoa). Epaileak ohartarazi du kartzelan egon beharko dutela epaiketak iraun artean. 

Segiko kide izatea egozten diete 28 auzipetuei. Hau da, "erakunde terroristako kide" izatea, eta seina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak.

Udal ordezkariak

Eguerdian Aske Gunean izan dira Azpeitiko Udaleko Bilduko ordezkari batzuk. Horien artean zen Eneko Etxeberria alkatea.