Hitzarmena sinatu dute Iraurgi Berritzenek eta Banco Sabadellek, ekintzaileei laguntzeko

Uztarria.eus 2014ko ira. 23a, 19:20
Banco Sabadelleko ordezkaria eta alkatea.

Mailegu aukera bereziak, zerbitzuak eta zenbait produktu eskainiko dizkie bankuak bailarako ekintzaileei. Nazioarteko egitasmoak sustatzen ere lagunduko dute hitzarmenarekin.

Iraurgi Berritzenek eta Banco Sabadellek hitzarmena sinatu dute, eskualdeko ekintzaileei laguntzeko asmoarekin. Hitzarmenaren bitartez, negozio berria sortzeko asmoa dutenek maileguak eskuratzeko baldintza bereziak eta zerbitzuak edo banketxeko produktuak eskuratuko dituzte. Horretarako, Iraurgi Berritzenekin jarri beharko da harremanetan.

Hala ere, eskaintza hori ez dago ekintzaile berriei soilik eskainia. Nazioarteko egitasmoak dituzten pertsonei ere lagunduko diete, eta e-commerce deritzen aholkularitza zerbitzuak eskainiko dituzte. Beraz, Iraurgi Berritzenek nabarmendu du hau dela "aukera" negozio berriren bat edo nazioarteko proiekturen bat buruan duten pertsonentzat.