Xakeko IV. Azpeitia Saria jokatuko dute igandean

Uztarria.eus 2014ko ira. 23a, 19:32

Azpeitiko Xaputarrak xake taldeak jokatuko du partida, beste herri batzuetako jokalarien aurka. Sanagustinpean da hitzordua, 10:00etan.

Xakeko IV. Azpeitia Saria jokatuko dute igandean, Laguntasunaren Zirkulua txapelketaren baitan. Partida azkarrak jokatuko dituzte, taldeka, eta Xaputarrak Azpeitiko xake taldeak parte hartuko du proban. Hitzordua igandean, irailaren 28an, izango da udaletxe azpian, 10:00etan. Xake taldeak Udalari eskertu nahi dio emandako laguntza eta babesa. Izan ere, haiek gabe ezingo lukete proba antolatu, beraien hitzetan.

Datorren igandean jokatuko duten probaz gain, beste udalerri batzuetan dabiltza azpeitiko xake jokalariak azken aldian. Adibidez, Abadiñon (Bizkaia) izan ziren, joan den zapatuan, hilaren 20an. Irabazlea Kantabriakoa (Espainia) izan zen, Salcedo taldekoa. Azpeitiko taldeak, berriz, ez zituen nahi adina puntu lortu Bizkaian.