Kilometroetara joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus 2014ko ira. 24a, 12:33

Datorren urriaren 5ean, igandea, izango da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa, Orion. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du bertara joateko, eta urriaren 3ko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan, 943 15 12 46 telefonora deituta edo ikasberri@azpeitikoikastola.net helbidera idatzita. Ikasberriko ikasleek bost euro ordaindu beharko dute, eta 10 euro gainerakoek.

Urriaren 5ean, 09:00etan aterako da autobusa anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da.