Urdaibain izan dira Agenda 21eko saria irabazi zuten ikasleak

Uztarria.eus 2014ko ira. 24a, 18:15

Iraurgi ikastetxeko ikasleak Urdaibaiko biosferan (Bizkaia) izan dira, maiatzean Agenda 21eko saria irabazi ostean. Udalak antolatutako lehiaketako bi mailatara aurkeztu ziren Iraurgiko ikasleak: Lehen Hezkuntzako probara eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokora. Bi sariak eskuratu zituzten haiek.

Lehen Hezkuntzako ikasleek ura eta energiaren kontsumoa murrizteko ideia onenaren saria eskuratu zuten, Aurreztu adimen anitzak erabiliz proiektuarekin. Hori dela eta, Bizkaiko padura bisitatzeko aukera izan dute.