'El niño' eta 'Como entrenar a tu dragon 2' filmak ikusgai, asteburuan

Uztarria.eus 2014ko ira. 25a, 12:13

Ostiraletik astelehenera hainbat zine emanaldi izango da Soreasu antzokian. Arrakasta handia izaten ari den El niño filma emango dute ostiraletik astelehenera bitartean, 21:30ean, eta igandean 19:00etan. Haur eta gaztetxoentzako, berriz, Como entrenar a tu dragón 2 eskainiko dute igandean, 16:30ean hasita. 

El niño filma ikusteko 4,5 euro ordaindu beharko da, astelehenean izan ezik. Egun horretan hiru euro ordaindu beharko da. Como entrenar a tu dragon 2 ikusteko ere hiru euro ordaindu beharko da sarrera.

El niño-ren Sinopsia: El Niño eta El Compi ezizena duten bi gaztek narkotrafikoan sartu nahi dute muturra, Gibraltargo itsasartean. Abentura, arriskua eta dirua daude jokoan uretako lantxa motor batean hatxisez beteta ibiltzeagatik. Jesus eta Eva poliziak dira eta urteak daramatzate hatxisa eta kokaina modu berean sartzen direla Europan erakutsi nahian. El Ingles deitzen dioten gizonezkoa dute jomugan, Gibraltar-etik guztia mugitzen duena. Lau pertsonaia hauen jardunak elkar-gurutzatuko dira, lege barruan bezala, legez kanpo.