Mari Jesus Etxeberria: "Ingelesez idatzitako menua ere badaukat Zelatunen"

Berria 2014ko ira. 26a, 12:04

Irailean, igandero Zelatungo erromeriak antolatzen ditu Etxeberriak, Hernion; jendeak euren lana asko eskertzen duela dio, eta horrek ematen diola aurrera jarraitzeko indarra.

Bezeroek uzten badiote, egunero igotzen da Hernioko gailurrera. Udan lan asko izan du, eta gutxitan joan da, ordea. Maria Jesus Etxeberriak (Urrestilla, Azpeitia, 1965) 800 metrora prestatzen ditu bazkariak, Zelatungo bordan (Errezil, Gipuzkoa). Inor gutxik ezagutuko ditu hark bezain ongi han inguruko bazterrak. Iraileko igandeetan Zelatunen ospatzen diren erromeriak antolatzen ere ibiltzen da; etzi izango da azkena.

Zein trikitilari ekarri dituzue hilabete honetan? 

Ospe pixka bat duten trikitilariei deitzen saiatu gara, jendearen artean ezagunak direnei. Aurreko igandean Laja eta Larrañaga izan ziren, adibidez, eta, igande honetan, Kupela taldea etorriko da. 

Elkarrizketa osoa Berria.info-n irakurgai.