Bihar, irailak 27, beteko dira 39 urte Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetarra, Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakidea eta FRAPeko beste hiru kide hil zituela. Hori dela eta, Azpeitiko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko ikasleek elkarretaratzea egin dute gaur, Sanjuandegiko biribilgunean, Dana emon bihar yako matte dan askatasunari lelopean. (Argazkia, Twitter-etik hartua)