Pako Aristik 'Urari ostutako poemak' liburua aurkeztuko du bihar

Uztarria.eus 2014ko ira. 29a, 14:15
Liburuaren azala.

Poema liburua bihar, asteartea, aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, 11:00etatik aurrera. 

Poesia liburua da bihar, asteartea, Pako Aristi azpeitiar idazleak Donostian aurkeztuko duena. Urari ostutako poemak izena du Susa argitaletxearen eskutik kaleratu duen liburu berriak, eta Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da aurkezpena, 11:00etan hasita. Hitzen uberan webgunearen arabera, "gogoetak barreiatuz, istorioak kontatuz, hemen eta orain bizitzearen intentsitatea dastatuz, bidaia samur bat eskaintzen digu Pako Aristik, anekdota xumeetatik abiatu eta unibertsoaren neurrira eginak gaudela deskubritu arte".

Hemen Aristiren liburuko pasarte bat: "Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra".