Atxumarria Goikoa baserrikoek putreek ardiak erasotu dituztela salatu dute

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2014ko ira. 29a, 14:31
Arkumeen gorpuzkinak Atxumarria Goiko baserriaren ondoko zelaian.

Atzo eguerdian bi ardi eta bi arkume hil zizkietela azaldu dute baserritarrek, eta gaur ume egiten ari zen ardia eta arkume jaioberria erasotu dituztela azaldu dute. Atzo eguerdian jarri zuten salaketa ertzain-etxean, eta gaur basozainaren bisita izan dute baserrian. 

Azpeitiko Aratz Errekako Atxumarria Goiko baserriko bizilagunek putreek ardiak erasotu eta hil dituztela salatu dute. Atzo eguerdian bi ardi eta bi arkume hil zizkietela azaldu dute baserritarrek, eta gaur ume egiten ari zen ardia eta arkume jaioberria erasotu dituztela azaldu dute. "Une horretantxe putreak zeuden tokira hurbildu eta alde egin dute putreek, baina ezpaina eta belarria jan dizkiote arkumeari", azaldu du Atxumarria Goiko Inazio Arangurenek.

Inguruan putre asko dagoela adierazi dute: "ehundaka etortzen dira, eta eraso azkarra dute. Akordatu orduko ardiak dauden tokira joaten gara, baina bost minututan dena janda izaten dute". Putreen erasoen aurrean "babesik gabe" aurkitzen direla esan dute, eta "ardiak etxe ondoko belardira" ekartzen dituztela jakinarazi. "Txakurra artaldea zaintzen dugu momentu oro, baina hala ere putreek eraso egiten diete", adierazi dute.

Atzo eguerdian jarri zuten salaketa ertzain-etxean, eta gaur basozainaren bisita izan dute baserrian. Ardiak ume egiten hasi berri dira Atxumarriaga Goikoan, eta beldur dira aurrerantzean abere gehiago galduko dituzten.