Jagoba Labaka erremontistak berna-hezurra hautsi du

Uztarria.eus 2014ko urr. 1a, 11:53
Ezkerretik lehena da Labaka.

Zapatuan partida aurreko beroketan hartu zuen min azpeitiarrak. Gutxienez bi hilabete izango da pilotalekuetatik kanpo.

Jagoba Labaka erremontistak berna-hezurra hautsi zuen pasa den zapatuan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Partida hasi aurreko beroketan hartu zuen min. Hasieran bihurritua zuela uste bazuten ere, berna-hezurra hautsi du azpeitiarrak, eta gutxienez bi hilabetez izango da pilotalekuetatik kanpo.