Ilunpeko pilotariek partidu guztiak irabazi dituzte Leintz Gatzagako finalean

Uztarria.eus 2014ko urr. 1a, 13:00

Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) Pilota Txapelketako finalean partidu guztiak irabazi dituzte Ilunpe Pilota Elkarteko jokalariek. Lau bikote joan ziren hara, igandean, eta lan ona egin zuten guztiek. Honakoak dira txapelketako finaleko emaitzak:

  • Aurre-benjaminak

Otaegi-Elosegi (Azpeitia) 22 – Babarro-Ibarlucea (Urretxu) 11

  • Benjaminak

Barandiaran-Telleria (Zegama) 20 – Arzallus-Arrizabalaga (Azpeitia) 22

  • Alebinak

Egiguren-Elosegi (Azpeitia) 22 – Irañeta-Alceerreka (Elorrio) 17

  • Infantilak

Murua-Llodio (Arrasate) 14 – Egiguren-Iriarte (Azpeitia) 22