Hilaren 24an izango den 'Potologuak' antzezlanerako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko urr. 3a, 14:45

Potologuak antzezlaneko azpeitiar aktorearen izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Sarrera bana eskuratu dute Maialen Iturriak eta Alex Silvak. Gaur, urriak 3, egitekoa zen emanaldia baina aktoreetako baten osasun arazoak tarteko, bertan behera gelditu da.

Hilaren 24an izango den Potologuak antzezlanerako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean. Gaur, urriak 3, egitekoa zen emanaldia, baina aktoreetako baten osasun arazoak tarteko, bertan behera gelditu da. Horrenbestez, hilaren 24an, 22:00etan izango da emanaldia, Soreasu antzokian.

Uztarriak parte hartu duten bazkide guztien artean egin du zozketa, eta sarrera bana eskuratu dute Maialen Iturriak eta Alex Silvak. Potologuak antzezlaneko azpeitiar aktorearen izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Nagore Aranburu da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.