Bi tailer antolatu ditu Kimu Batek datozen egunetarako

Uztarria.eus 2014ko urr. 6a, 12:04

Kimu Bat enpresak udazken-neguko baratzen eta landareekin estraktuak prestatzearen inguruko tailer bana antolatu du datorren zapaturako eta astearterako. Aurrenekoa zapatu goizean izango da eta astearte arratsaldean bigarrena. Dagoeneko eman daiteke izena.

Kimu Bat enpresak udazken-neguko baratzen eta landareekin estraktuak prestatzearen inguruko tailer bana antolatu du datorren zapaturako. Udazken eta neguko baratzen inguruko ikastaroa urriaren 11an, zapatua, izango da, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Bertan datozen hilabeteetan baratza polita edukitzeko egin beharreko lanak eta erabili daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasi ahal izango dira.

Bigarren ikastaroa hilaren 14an, asteartean, izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Landareekin estraktuak prestatzeko tailerra izango da, eta lorategi osasuntsuak edukitzeko nahiz izurri edo gaitzei aurre egiteko estraktuak egiten eta aplikatzen irakatsiko dute.

Tailer bakoitza hamar euro ordaindu beharko da, eta izena emateko 943 15 00 85 telefonora deitu edo kimubat@kimubat.com helbidera idatzi behar da.