Zestoan izango den Jubilatuen Egunerako izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2014ko urr. 6a, 12:33

Urriaren 11n izango da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Jubilatuen Eguna, Zestoan. Azpeitiarrek zapatuko ekintzetarako izena eman dezakete dagoeneko Baigera elkartean. Ostirala bitartean izango dute inskribatzeko aukera, 10:30etik 12:30etara bitartean.

Aurten ere Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako erretiratuek elkarrekin ospatuko dute Jubilatuen Eguna. Aurtengoan Zestoan elkartuko dira datorren zapatuan, urriaren 11n. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta azpeitiarrek eguneko ekintzetan parte hartzeko izena eman dezakete dagoeneko Baigera Jubilatuen Elkartean. Gaurtik, astelehena, ostiralera bitartean dute horretarako aukera, 10:30etik 12:30ak bitartean. Bestalde, Jubilatuen Egunera joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute.

Urriak 11, larunbata

10:30ean ongietorria Zestoako plazan.

10:30-13:00etan Ekainberriko erreplika bisitatzeko aukera edota mus txapelketa.

12:30ean kiroldegiaren aurrean, pintxo-potea. Bitartean, hiru herrietako ordezkariek paella prestatuko dute.

14:00etan bazkaria, kiroldegian.