Erabakitzeko eskubideak Irlandan duen egoeraz hitz egingo du Pat Ricek asteazkenean

Uztarria.eus 2014ko urr. 6a, 17:23

Sanagustinen da hitzordua, 19:00etan. Irlandako Ostiral Santuko eta Stormonteko akordioaz hitz egingo du Sinn Fein talde politikoko kide ohiak. Horrez gain, Gure Esku Dagoren batzar irekia izango da zapatuan, 10:00etan.

Erabakitzeko eskubideak Irlandan zer egoera duen azalduko du Pat Ricek asteazkenean, hilaren 8an, Sanagustin kulturgunean. Pat Rice Irlandako Sinn Fein talde politikoko kide izandakoa da, eta lan handia egin du gaelikoa bultzatzeko. Herrialde horretako errealitatea azalduko du hizlariak; eta, horretarako, mintzagai izango ditu Ostiral Santuko akordioa eta Stormontekoa. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Riceri, eta hemen irakur daiteke.

Horrez gain, Gure Esku Dagok herritarren batzar irekia antolatu du zapaturako, irailaren 11rako. Taldeak aurrerantzean eman behar dituen pausoen inguruan "hausnartzea", eta "adostasunera iristea" da egitasmoko kideen helburua. Hitzordua 10:00etan da, Baigeran.

Joan den astean hasi zen Gure Esku Dago egitasmoaren ikasturte berriko lehen zitzaldi-zikloa. Angel Oiarbidek hitzaldia eskaini zuen, Sanagustin kulturgunean. Aste honetan, Pat Ricek hartuko dio erreleboa.