Ikusgai dago 'Falta (ez) diren gauzak' erakusketa

Uztarria.eus 2014ko urr. 6a, 21:12

Zabaldu dute Falta (ez) diren gauzak erakusketa, Betharran aretoan. Ainara Lasaren artelanak ikusgai daude joan den ostiraletik, eta hilaren 23a bitartean izango dute herritarrek erakusketa bisitatzeko aukera. Hemen ordutegiak:

  • Astegunetan: 18:00etatik 20:00etara.
  • Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara.

Falta (ez) diren gauzak erakusketan, Lasak sortutako koadroak ikus daitezke. Lanak testuez edo olerkiez lagunduta daude, eta haiek interpretaziorako bidea irekitzen dute.