Jesus Gibert enpresaria hil da

Uztarria.eus 2014ko urr. 7a, 17:36

Bart gauean zendu da Marcial Ucin enpresako kudeatzaile ohia. Gibert gaixo zegoen, eta 88 urterekin hil da.

Jesus Gibert (Azpeitia, 1927) hil da bart gauean, gaixotasun baten ondorioz. Marcial Ucineko enpresaburu ohia Azpeitian zendu da, 88 urterekin.

Komando Autonomo Antikapitalistak azpeitiarra bahitu zuen, 1983ko martxoaren 21ean. Marcial Uzin Azpeitiko enpresako kudeatzailea zen garai hartan, eta aske utzi zuten hamazazpi egunetara, Zarautz (Gipuzkoa) inguruan.

Horrez gain, 2007an enpresaburua atxilotu zuten, ETAren "zerga iraultzailea" ordaindu zuelakoan. Herrian atxilotu zuten, Donostiako etxea miatu ostean.

Bestalde, hilberria Jose Maria Gibert Deustuko Unibertsitateko errektorearen aita da, 2013ko maiatzean izendatu zuten postu horretarako semea.