Burdinbidearen Euskal Museoak 20. urteurrena ospatuko du zapatuan

Uztarria.eus 2014ko urr. 9a, 12:10

Hainbat tren historiko ibiliko dira Azpeitia eta Lasao artean joan-etorrian. Horrez gain, XIX. mendean Azpeitian ateratako argazkiekin osatutako erakusketa ere zabalduko dute museoan bertan.

Burdinbidearen Euskal Museoak ireki zeneko 20. urteurrena ospatuko du zapatuan, hilak 11. Hori dela eta, bost tren historiko ariko dira Lasaora joan-etorrian. Hauek izango dira martxan izango diren bost ibilgailuak: 1853ko 'Allan 301' diesel elektrikoa; 1913ko 'Portugal', 1898ko 'Aurrera', 1888ko Zugastieta eta 1887ko 'Espinal' lurrunezko lokomotorak, eta 1920ko 'Grafton' lurrunezko garabia.

Horrez gain, Azpeitian Arana familiak XIX. mendean egindako eta inoiz argitaratu gabeko argazki historikoez osatutako erakusketa zabalduko dute zapatuan.

Hogei urteotan 655.000 bisitrai izan ditu museoak.