Ingurugiro museoaren parkeko jolasak ezin dira erabili segurtasunagatik

Uztarria.eus 2014ko urr. 10a, 16:41

Ingurugiro Etxea museoaren ondoko parkeako jolasak ezin dira erabili, egoera txarrean daudelako. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, "txirristak egoera txarrean daude eta haurren segurtasuna bermatzeko" hartu du neurria. 

Ingurugiro Etxea museoa 1999. urtean zabaldu zuten Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean. Udalak dioenez, "ingurumenagatik lan handia" egin da museoan eta "aisialdirako gune garrantzitsua" da. Hori dela eta, jolasak ahalik eta azkarren aldatzeko egin dio Udalak Eusko Jaurlaritzari.