Gaur hasiko dira Udal Liburutegiko ipuin kontaketa saioak

Uztarria.eus 2014ko urr. 13a, 12:01
Miriam Mendoza iaz eskaini zuen saioan.

Urriko, azaroko eta abenduko astelehenetan izango dira emanaldiak, 18:00etan hasita. Lau eta hamar urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako izango dira saioak.

Haur eta gaztetxoen "liburu zaletasuna sustatzeko" Azpeitiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketen 25. urteurrena ospatuko du aurten. Datozen asteetan hainbat ipuin kontaketa saio izango da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatuta.

Lau eta hamar urte bitarteko haurrentzat izango dira saioak, Enparan Dorretxean. Urrian, azaroan eta abenduan izango dira kontaketak, astelehenetan, 18:00etatik aurrera. Ipuin kontalariak, besteak beste, hauek izango dira: Apaxi, Miriam Mendoza, Xalto pailazoa, Zurrumurru Taldea, Mikel Susperregi, Gorka Tolosa, Izaskun Mujika, Kirrimarro eta Iraitz Lizarraga. 

Hemen egutegia:

Urriak 13, gaur: Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat (2010. urtean jaitakoak) izango da Apaxi-ren kontaketa. 

Urriak 20, astelehena: Haur Hezkuntzako 5. mailakoentzat (2009. urtean jaiotakoak) izango da Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa. 

Urriak 24, ostirala: 4 urtetik 10 urtera bitartekoentzat izango da Xalto pailazoaren emanaldia. 

Urriak 27, astelehena: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.  mailakoentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Zurrumurru Taldea izango da. 

Azaroak 3, astelehena: Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat (2010. urtean jaiotakoak) izango da Mikel Susperregiren kontakizuna. 

Azaroak 10, astelehena: Haur Hezkuntzako 5. mailakoentzat (2009. urtean jaiotakoak) izango da Lur Kortaren saioa. 

Azaroak 17, astelehena: Lehen Hezkuntzako 1. eta  2. mailakoentzat izango da saioa, eta ipuin kontalaria Gorka Tolosa izango da. 

Azaroak 24, astelehena: Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat (2010. urtean jaiotakoak) ipuin kontaketa Izaskun Mujikak eskainiko du. 

Abenduak 1, astelehena: Haur Hezkuntzako 5. mailakoentzat (2009. urtean jaiotakoak) emanaldia Kirrimarrok eskainiko du. 

Abenduak 15, astelehena: Lehen Hezkuntzako 1. eta  2.  mailakoentzat izango da ipuin kontaketa, eta kontalaria Iraitz Lizarraga izango da.