Zinea eta musika eskutik

Uztarria.eus 2014ko urr. 13a, 11:26

Atzo, igandea, musika eta filmak uztartuta, kontzertua eskaini zuen Udal Musika Bandak, Soreasu antzokian. Film musikal zaharrenak eta berrienak eskaini zituzten bertan, eta jendeak kontzertu guztiz desberdinaz gozatzeko parada izan zuen.