Sammic izango da Iraurgi SBko lehen taldearen babeslea

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2014ko urr. 13a, 13:19

Azpeitia-Azkoitia Iraurgi Saskibaloi Klubeko lehen taldeko babesle berria aurkeztu dute gaur goizean. Babesle hori Sammic enpresa azkoitiarra da eta horren izena eramango du hemendik aurrera lehen mailako taldeak.

Sammic enpresako ordezkariak adierazi duenez, orain arte babestu dituzten taldeak "apalagoak" izan dira eta Iraurgi SBko lehen mailako taldea babestearekin "oso gustura" daudela dio.

Klubeko beste hainbat babesle eta Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako ordezkariak ere bertan izan dira. Maier Lizaso, Iraurgi SBko lehendakariak adierazi duenez, "lan asko eginda dagoen kluba" aurkitu du. Lana "gogor" egiten jarraituko dutela gaineratu du, "Azkoitian eta Azpeitian hainbeste jarraitzaile sortzen dituen kluba bizirik mantentzeko".

Esther Lizarralde, Azkoitiko alkateordeak klubaren atzean dagoen "lana eta ahalegina" azpimarratu nahi izan ditu: "Bertan, kirol taldearen balioa sustatzen da eta hori merezi onezkoa dela iruditzen zaigu". Bestalde, berdintasunaren bidean "urratsak" ematen ari direla esan du: "Klubean emakumeen presentzia gero eta handiagoa da. Klubeko lehen mailan emakumeen talde bat ikustea guztatuko litzaidake".

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak esan du klubeko taldeak bailara "sustatzen" ari direla eta Lizaso klubeko lehendakari izendatzea erabaki "oso ona" izan dela aitortu du.

Aurtengo denboraldian talde gaztea dauka Grumal ISBk. Bost azpeitiar dira taldean: Ander Merketegi, Imanol Zubizarreta, Luis Agirre, Beñat Aldalur eta Aitor Astigarraga. Horiez gain, bi azkoitiar ere bai: Xabier Oroz eta Lur Goenaga. Gainerako zortzi jokalariak amerikarrak, donostiarrak eta gasteiztarrak dira.