Hondakinen prebentziorako tailerra antolatu du Bertan Merkatari Elkarteak

Uztarria.eus 2014ko urr. 13a, 17:52

Merkatarientzat zuzendutako ikastaroa da, eta beraien egunerokoan praktika egokiak jarraitzeko bidea erakutsiko zaie. Urriaren 15ean, asteazkenean, da ikastaroa 14:30etik 16:30era, eta gaur da izena emateko azken eguna.

Honakinen prebentziorako tailerra antolatu du Bertan Merkatari Elkarteak, Dendartean taldearekin elkarlanean. Merkatariei zuzendutako ikastaroa da, eta urriaren 15ean, asteazkenean, izango da, 14:30etaik 16:30era. Tailerrean parte hartzeko, beharrezkoa da gaur bertan izena ematea. Horretarako, honako bideak daude: 943 02 56 73 telefonora deitzea edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezua bidaltzea.

Gai hauek jorratuko dira, gutxi gorabehera, tailerrean:

  • Hondakinen prebentzioak merkataritzan duen ahalmena.
  • Merkatariek jarraitu ditzaketen praktika egokiak ezagutu eta ulertzea.
  • Esperientziak partekatzea, eta gida aberatsa osatzea.
  • Erosketa ohitura iraunkorraren inguruan beraiek duten ardura erakustea.
  • Praktika egokien bitartez, bezeroen aurrean izan dezaketen irudi ona lantzea, erreferente bilakatuta.