Doctor Deseoren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko urr. 14a, 12:26

Sarreren zozketan parte hartzeko Doctor Deseoren disko berriak nola izena duen galderari erantzun beharko diote bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Zapatuan, hilak 18, Doctor Deseoren kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Ondoren, DJ Makalaren emanaldia izango da. Kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Doctor Deseoren disko berriak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urriaren 17ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean. Sarrera hamabost euro ordaindu beharko da aurrez erosiz gero, eta egunean bertan hamazortzi euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.