Artxibatu egin dute 'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoa

Uztarria.eus 2014ko urr. 14a, 17:13

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak itxi du auzi ekonomikoa; eta, horrela, amaiera eman zaio 2003ko otsailaren 20an hasi zen Egunkaria auziari.

Egunkariako auzi ekonomikoa artxibatu dute, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak hala aginduta. Hain zuzen, ekainaren 4an jakin zen Carmen Zubimendi Donostiako Zigor Epaitegiko epaileak auzia preskribatutatzat jo zuela, eta gaur, asteartea, iritsi da behin betiko erabakia.

2003ko otsailaren 20an itxi zuten EgunkariaEspainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak aginduta. Ondoren, 2010ean, itxierako epaia jakinarazi zuten, absoluzioa. Hala ere, Egunkariak bere horretan jarraitu zuen, itxita, eta auzi ekonomikoaren epaiketak aurrera egin zuen. Gaur amaitu da Egunkariaren aurkako erasoa.

Albisteari buruzko xehetasun gehiago, berria.eus webgunean.

Bi azpeitiar atxilotu zituzten

Guardia Zibilak 2003ko martxoan egin zuen auzi ekonomikoko operazioa, eta Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria azpeitiarrak atxilotu zituen. Hala eta guztiz, biak ez epaitzea erabaki zuen auzitegiak.