Hasi dira plazako lanekin

Uztarria.eus 2014ko urr. 14a, 20:29

Herriko plazako obrekin hasi da dagoeneko Altuna y Uria S.A. enpresa. Urriaren 10ean, ostiralean, eman zuen ebazpena Udalak; eta gaur, asteartea, hasi dira martxan langileak. Udalak 730.000 euroko aurrekontua aurreikusi du plaza berritzeko eta oinezkotzeko.