Adinduek erorketak saihesteko saioak antolatu dituzte

Uztarria.eus 2014ko urr. 15a, 12:07

Ikastaroak saio teorikoa eta praktikoa izango ditu urriaren 22an eta 29an, hurrenez hurren. 64 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerra da.

64 urtetik gora dituzten herritarrentzat Zahartzaroan erorketak saihesteko tailerra izeneko ikastaroa antolatu dute. Urriaren 22an eta 29an izango dira saioak, 10:00etatik 12:00etara, Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan. 

Azpeitiko Udalak, anbulatorioak eta Osakidetzak antolatu dute ikastaroa eta astelehena baino lehen eman bahar da izena Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (943 15 71 92) edo Baigera elkartean (943 81 51 71). Hogei laguneko taldea osatuko da eta zerrendatik kanpo geratzen direnekin itxaron zerrenda osatuko dute.

Urriaren 22ko saioan atal teorikoa azalduko dute. Bigarrengo eskolan, berriz, saio praktikoa egingo dute. Antolatzaileek ikastaroan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute, gaur egun erorketak "faktore garrantzitsu" bilakatu direlako.