Mendi bizikleta irteera igandean, Etumetara

Uztarria.eus 2014ko urr. 17a, 12:19

09:00etan abiatuko dira kiroldegi aurretik, eta 22 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Etumetara mendi bizikleta irteera egingo dute igandean. 09:00etan abiatuko dira kiroldegi aurretik, eta 22 kilometroko ibilbidea egingo dute. Mendi bazkunakoek jakinarazi dutenez, ibilbidea zailtasun ertainekoa da.