Doctor Deseoren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko urr. 17a, 13:45

Doctor Deseoren disko berriaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten bazkide guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Sarrera bana eskuratu dute Yolanda Unamunok eta Rosario Leundak.

Doctor Deseo taldeak kontzertua eskainiko du bihar, zapatuan, Sanagustin kulturgunean, eta kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean. Ondoren, DJ Makalaren emanaldia izango da. Sarrera bana eskuratu dute Yolanda Unamunok eta Rosario Leundak.

Doctor Deseoren disko berriaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Busco en tus labios, lo mejor del deseo da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Kontzerturako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.