Euskara izan da lasterketako garailea

Uztarria.eus 2014ko urr. 17a, 21:31

Euskararen aldeko herri-lasterketa ospatu dute gaur, ostirala, herrian. Harrera bikaina izan du ekitaldiak; izan ere, 200 herritar inguruk hartu dute parte ‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketan. Gaurkoan, adin guztietako pertsonek ekin diote ibilbideari, plazatik hasita.

Lasterketaren ostean, opariak banatu dituzte korrikalarien artean, eta musika alaiarekin eman diote amaiera arratsaldeari. Antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute parte hartzeaz eta giroaz. Beraz, euskara izan da gaurko lasterketako garailea.