Amets Amubieta eta Maialen Aldalur Euskal Herriko dantza txapeldun

Uztarria.eus 2014ko urr. 20a, 12:04

Pasa den zapatuan jokatu zen XXXVIII. Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa. Bost azpeitiar bikotek hartu zuten parte. Txapelketako bideoa, hemen.

Pasa den zapatuan jokatu zen XXXVIII. Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa. Urteroko legez, Segurako Baratze pilotalekuan izan zen txapelketa, eta hamar bikotek hartu zuten parte. Horietatik bost azpeitiarrek osatutakoak ziren, eta Amets Amubieta eta Maialen Aldalur herritarrek irabazi zuten txapelketa. Horrenbestez, txapela eta zapia eskuratu zituzten azpeitiarrek.

Bigarren postuan sailkatu ziren Santurtzi eta Leioako Lander Campos eta Haizea Ormaetxea eta oroigarria eta 500 euro eskuratu zituzten. Hirugarren bikotea ere azpeitiarra izan zen: Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak osatutakoa, hain zuzen. Oroigarria eta 400 euroko diru-saria jaso zuten.

Beste hainbat sari ere banatu zuten. Ibai Jimenezek Iratxe Lizarburuk dantza jantzien saria irabazi zuten eta, horrenbestez, 200 euro eskuratu zituzten. Lehenengo aldiz parte hartu zuten eta sailkapenean ondoen sailkatu ziren Laura Olaizolak eta Joritz Galarraga azpeitiarrek Guillermo Areizaga saria jaso zuten. 

Sailkapen osoa:

1. Amets Amubieta – Maialen Aldalur (Azpeitia) 75,00

2. Lander Campos – Haizea Hormaetxea (Santurtzi-Leioa) 71,00

3. Asier Ibarguren – Garazi Gurrutxaga (Azpeitia) 68,00

4. Iker Sanz – Lierni Kamio (Lezo-Villabona) 67,50

5. Joritz Galarraga – laura Olaizola (Azpeitia) 59,00

6. Jon Ander iriondo – Libe Lizaso (Azpeitia) 58,00

7. Ibai Jimenez – Iratxe Lizarburu (Zaldibia-Ibarra) 56,50

8. Mikel Subinas – Maite Beobide (Azpeitia) 55,00

9. Maria camarero – Goretti Galarraga (Ibarra) 51,50

10. Julen Rodriguez – Maddi Otegi (Alegi-Villabona) 51,00

Txapelketako argazkiak eta bideoa Goierriko Hitzaren webgunean.