Baserritik.com-ek proiektu bat abiatu du bertako produktuen kontsumoa sustatzeko

Uztarria.eus 2014ko urr. 20a, 12:41
Osinazpi jatetxeko eta Kiroldegiko tabernako ordezkariak. (Baserritik.com)

Baserritik.com baserritarren elkarteak ostalaritzarekin lotutako proiektua jarri du abian eskualdean. Kiroldegiko taberna eta Osinazpi jatetxea dira aurrerapausoa eman eta konpromisoa hartu duten aurrenak, eta hori dela-eta, bertako produktuak eskainiko dituzte bi jatetxeetan.

Baserritik.com baserritarren elkarteak ostalaritzarekin lotutako proiektua jarri du abian eskualdean. Proiektu horrekin eskualdeko jatetxeek eta tabernek bertako baserrietako proiektuak erabili ditzaten bultzatu nahi dute. Horretarako, Baserritik.com-eko kideak herriko jatetxeetara bisitak egiten ari dira, "jatetxeetako arduradunen nahiak ezagutzeko eta banaketa-sistema propioa ostalarien beharretara egokitzeko".

Kiroldegiko taberna eta Osinazpi jatetxea dira aurrerapausoa eman eta konpromisoa hartu duten aurrenak, eta hori dela-eta, ziurtagiria izango dute euren jatetxean aurrerantzean. Bertako baserrietako produktuak kontsumitzen dituzten ostalariei diru-laguntza eskainiko dizkie Azpeitiko Udalak. Ostalariek 400 eurora arteko diru-laguntza jaso dezakete. Laguntza eskaera urriaren 31 bitartean egin behar da.

Egitasmoarekin interesa dutenek edo informazio gehiago lortu nahi dutenek Baserritik.com-eko telefonora, 619 04 46 72 zenbakira, deitu beharko dute.