Arkaitz Ordokik irabazi du XXXII. Urrakiko igoera

Uztarria.eus 2014ko urr. 20a, 13:16

Lagun Artea Eskuderiak antolatuta, atzo, igandea, Urrakiko XXXII. igoera izan zen. 70 auto gidari zeuden izen emanda, baina 65 gidarik irten zuten proban. Horietatik zazpi erretiratu ziren.

Aurtengo Urrakiko igoeran azkarrena Arkaitz Ordoki izan zen Silver Car S2 autoarekin. Bere atzetik Joseba Iraola izan zen Urrakiko maldak azkarren igo zituena, Denon Car autoarekin. Pantxo Egozkue izan zen hirugarrena, Silver Car S2 autoarekin.

Lehenengo azpeitiarra, berriz, Iñaki Alberdi izan zen, Ford Escort MK-II-arekin. 

Sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.