Ate irekien eguna antolatu du Gazteria sailak

Uztarria.eus 2014ko urr. 20a, 17:16
Iturritxiki ludotekaren ataria.

Zerbitzuak ezagutaraztea da ate irekien helburua. Gaztelekua eta herriko bi ludotekak bisitatzeko aukera emango dute, urriaren 22an, asteazkenean.

Ate irekien eguna antolatu du Gazteria sailak urriaren 22rako, asteazkena. Jardunaldi horren xedea da herritarrei erakustea zer zerbitzu eskaintzen dituzten. Beraz, Gaztelekua eta bi ludotekak, Iturritxiki eta Txiki Txoko, ikusteko aukera izango dute herritarrek.

Honakoak dira ordutegiak eta xehetasunak:

Gaztelekua

  • Ate irekien ordutegia: 15:00etatik 20:00etara.
  • Gaztelekuaren ohiko ordutegia: astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Ostiraletan, 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan, 17:00etatik 20:30era.
  • Nori zuzendua dago txokoa? 12 eta 17 urte bitarteko nerabeak.

Ludotekak: Iturritxiki (Done Jakue kalea) eta Txiki Txoko (Jose Antonio Agirre plaza)

  • Ate irekien ordutegia: 15:00etatik 20:00etara.
  • Ludoteken ohiko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.
  • Nori zuzenduta daude txokoak? 5 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei.

Horrez gain, Gazte Informazio bulegoa irekita egon ohi da herritar guztientzat. Honako ordutegia daukate: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:00etatik 13:00era eta 16:30etik 20:00etara.