Done Jakue kalean jarri dituzte astearteetako azokako postuak

Uztarria.eus 2014ko urr. 21a, 21:17

Done Jakue kalean jarri dituzte astearteetan plazan egon ohi ziren azokako postuak. Plazako obrak direla eta, lekuz aldatu behar izan dituzte salerosketa mahaiak, eta lanak amaitu bitartean hor jarraituko dute. Beraz, hemendik aurrera, astearteetan, Done Jakuen aurkituko dituzte herritarrek postuak.

Hori dela eta, Done Jakue kalean ezingo da aparkatu azoka egunetan. Beraz, Soreasuko aparkalekua doan izango da astelehenetan 17:00etatik hasi eta astearteko 10:00ak bitartean. Informazio gehiagorako, begiratu Urola Kostako Hitzan.