Unbera, Munarrikolandara eta Berangora ibilaldia egingo dute gaztetxoek igandean

Uztarria.eus 2014ko urr. 22a, 12:11

Egun osoko ibilaldia izango da Lagun Onak M.B.-k antolatuta. Ibilaldira Antxieta Arkeologia taldeko kideak ere joango dira, Munarrikolandako trikuharriak ikusiko dituzte eta. Bihar, osteguna, da izena emateko azken eguna.

Unbe, Munarrikolanda eta Berango (Bizkaia) artean egun osoko ibilaldia egingo dute gaztetxoek igandean, hilak 26, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Igandean 09:00etan aterako da autobusa plazatik Unbera. Ibilaldira Antxieta Arkeologia taldeko kideak ere joango dira, Munarrikolandako trikuharriak ikusiko dituzte eta.

Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da. Inkripzioa mendizaleetako tabernan, Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean edo lagunonakmb@hotmail.com helbidera idatzita eman behar da.

Ibilaldira joateko lau euro ordaindu beharko dute bazkideek eta sei euro gainerakoek.