Hasi dira Alberdineko etxea botatzen

Uztarria.eus 2014ko urr. 22a, 14:48

Gaur, asteazkena, hasi dira Artetxe hotelaren aurrean dagoen Alberdineko etxea botatzen. Izan ere, plaza eraberritzeko lanak direla eta galduko diren aparkalekuak, etxe hori dagoen tokian egokituko duten gunean ordezkatuko dituzte. Altuna y Uriak, plazako lanak egiten ari den eraikuntza enpresak, proposatu zion Udalari aparkalekua han egitea (berea da-eta lur sail horren jabea) plaza eraberritzeko aurrekontuarean barnean.