Odol emaileek Loiolan egingo dute igandean urteko Batzar Nagusia

Uztarria.eus 2014ko urr. 24a, 11:07

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak, bere 50. urteurrenean, eskualdeko hainbat herritar omenduko du. 11:45ean elkartuko dira Loiolan.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak, bere 50. urteurrenean, eskualdeko hainbat herritar omenduko du igandean, urriaren 26an, Urola Kostako Odol Emaileen Elkarteak Loiolan egingo duen Batzar Nagusian. Aizarnazabalgo, Arroako, Azpeitiko, Azkoitiko, Getariako, Itziarko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako odol emaileei banatuko dizkiete oroigarriak, festa giroan. 

11:45ean elkartuko dira, eta 12:00etan meza izango dute basilikan. 13:00etan Gogartetxean egingo dute batzarra eta diploma banaketa, eta bazkaria Kiruri jatetxean egingo dute. Bazkalondoan dantzarako tartea izango dute bertan.