Gertaeraren xehetasunik ez duela, baina "edozein biolentziaren aurkako jarrera" duela esan du Udalak

Uztarria.eus 2014ko urr. 24a, 15:25

Udalak esan duenez, "egia bada gertaera, gertatutakoa salatzeaz gain elkartasuna adierazi nahi diogu mehatxatuari eta bere senideei". "Horrelako mehatxuek, egiaztatuko balira, bakea nahi ez dutenen bideak indartzen ditu eta ez gizarte honek egiten dituen apustuak", gaineratu du.

Azpeitiko Udalak ohar bidez salatu du ustez Inaxio Uriaren arreba batek telefono bidez jaso duen mehatxua. Udalak esan duenez, "egia bada gertaera, gertatutakoa salatzeaz gain elkartasuna adierazi nahi diogu mehatxatuari eta bere senideei". Udalak gaineratu duenez, "horrelako mehatxuek, egiaztatuko balira, bakea nahi ez dutenen bideak indartzen ditu eta ez gizarte honek egiten dituen apustuak".

Udalak esan du komunikabideen bidez izan dutela gertaeraren berri, eta "gertaeraren xehetasunik ez dutenez, eta egia den ala ez ez dakitenez", ez dutela behin betiko baloraziorik egingo. Hala ere, "edozein biolentziaren aurkako" jarrera dutela berretsi du Udalak: "Egia bada, eta edonor izanda ere mehatxuak egin dituena, gure iritzia argi eta garbia da. Ez dugu onartzen inork, egin duenak egin, inor mehatxatzea.