Bertan txartelarekin ordaindutako erosketetan %5eko deskontua izango da

Uztarria.eus 2014ko urr. 27a, 09:09

Bertan Elkarteko dendetan egindako erosketetan egingo dute %5eko deskontua, urriaren 30a bitartean.

Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du abian, eta urriaren 30a, osteguna, bitartean elkarteko dendetan Bertan txartela erabiltzen dutenek %5eko deskontua izango dute. 

"Bezeroen fideltasuna saritzeko antolatutako kanpaina" dela azaldu dute Bertanekoek, eta urtean zehar Bertan txartelarekin egindako erosketa guztiek puntuak ematen dituztela gogoratu dute.