Poxpo, Joxepo, Poxpolin eta Inaxito pailazo-talde berria

Uztarria.eus 2014ko urr. 28a, 11:59

Poxpo, Joxepo, Poxpolin eta Inaxito. Horiek dira herriko pailazo talde berriko protagonistak. Azoka Herritiken egin zuten lehen antzezlana, eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako Garagardo Azokan ere izan ziren. Uztarria.com-ek beraien hastapenez eta lana egiteko moduaz galdetu die laurei. Ekain Ibargurenek, Xanti Agirrezabalak, Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek osatzen dute pailazo-taldea.