Antzerki Topaketak tarteko, igandean eta astelehenean izango dira zine emanaldiak

Uztarria.eus 2014ko urr. 30a, 11:49

Bihar, ostirala, hasiko dira XXXII. Euskal Antzerki Topaketak. Aurreko urteetan ez da zine emanaldirik izan topaketak ziren asteburuetan, baina aurten emango dituzte filmak. Horrenbestez, bi emanaldi izango dira datozen asteburuetan.

Aste honetan, esaterako, Amor en su punto filma emango dute igandean eta astelehenean. 21:30ean izango dira bi emanaldiak, eta ez da sarrera ordaindu beharko. Azpeitiko Kultur Mahaiko kideek azaldu dutenez ez da sarrera ordaindu beharko, zinea "sustatu" nahi dutelako: "Antzerki Topaketak direla eta, zine eskaintza moldatu egin behar izan dugu eta, horregatik izango dira doan aste honetan emanaldiak. Orain arte zine emanaldirik ez da izan topaketak ziren bitartean, eta guk jarraipena egiteko apustua egin dugu, zinezaleei aukera emateko".