Bidezko Merkataritza Astea Iraurgin

Uztarria.eus 2014ko urr. 31a, 11:29

Hamar urte badira Bidezko Merkataritza Astea ospatzen dutela Iraurgi ikastetxean. Ikastetxekoek azaldu dutenez, egitasmoaren helburua bidezko "merkataritzaren sentsibilizazioa bultzatzea eta bertako produktuak ezagutzea". Horrenbestez, jolas denboretan ikasleentzat zein gurasoentzat zabalik izaten da bidezko merkataritza denda aste osoan zehar. Produktuak eta bitartekaritza Gipuzkoako Caritas erakundearen bitartez egiten dituzte. Izan ere, Caritas da arlo horretan Gipuzkoako Kristau Eskolekin zubi-lana egiten duen erakundea. Lortutako dirua produktuak ordaintzeko erabiltzen dute. Iraurgi Ikastetxekoek diotenez, "gaur egungo krisi ekonomikoaren aurrean justizia bultzatzen duten merkataritza mota berriak garatu behar dira".