EAJk hileko batzarra egingo du gaur, eta udal hauteskundeak izango dituzte hizpide

Uztarria.eus 2014ko aza. 4a, 09:08

2015eko maiatzean izango diren udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko bozketaren aurreneko itzulia egingo dute Batzokian, 20:30ean hasita.

Azpeitiko EAJk hileko batzarra egingo du gaur, asteartea, 20:30ean hasita, Batzokian. Bertan 2015eko maiatzean izango diren udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko bozketaren aurreneko itzulia egingo dute. 

Azpeitiko EAJren ordezkariek afiliatu guztiak deitu ditu, bilkurara bertaratu daitezen.