Udalak gutuna bidali dio Kataluniako Generalitatari, kontsultarako babesa eskaintzeko

Uztarria.eus 2014ko aza. 4a, 17:31

Behar izanez gero, hauteslekua jar dezaketela adierazi du erakundeak, Azpeitia inguruan bizi diren kataluniarrek boza emateko aukera izan dezaten.  

Azpeitiko Udal Gobernuak gutun bat helarazi dio Kataluniako Generalitatari, igandean, azaroaren 9an, egingo duten independentziari buruzko kontsulta babesteko. Idatzian azaldu dutenez, "beraien esku dagoena" egingo dute laguntzeko, eta prest daude herrian hauteslekua jartzeko, Gipuzkoan edo inguruan bizi diren kataluniarrek botoa eman dezaten.

Udalaren arabera, Generalitatak laguntza eskatu die udalei Espainiako Gobernuak eta Auzitegi Konstituzionalak ezarritako oztopoei aurre egiteko. Hori dela eta eskaini du sostengua Azpeitiko Udalak. Horrez gain, jakinarazi dute igandeko "ariketa demokratikoa" bermatzea dela beraien xedea. Helburu berarekin, Kataluniako bandera estelada jarriko dute asteburuan udaletxean.

Honakoa da Udalak idatzi duen gutuna:

Molt Honorable Senyor President de la Generalitat de Catalunya, 

Ens dirigim a vostès com a membres del govern local del municipi d'Azpeitia (Gipuzkoa) per oferir la nostra col·laboració en l'organització de la consulta que se celebrarà el proper 9 de novembre. Si Vostès creuen necessària que aquest Ajuntament col·labori perquè els Catalans, que es troben en terres gipuzkoanas, puguin votar a la consulta simplement poseu-vos en contacte amb nosaltres i intentarem posar, en la mesura de les nostres possibilitats, els mitjans necessaris perquè els ciutadans catalans puguin votar. En tot cas, ens posem a la seva disposició en qualsevol qüestió en què necessitin ajuda.

Rebeu una cordial salutació, la nostra admiració i suport per la seva iniciativa. I sàpiguen vostès que el dia 9 de novembre la Estelada onegés en el seu honor a l'Ajuntament d'Azpeitia.