Udalak eta Aranzadik hitzarmena sinatu dute plazan elementu arkeologikorik nahiz historikorik ba ote den aztertzeko

Uztarria.eus 2014ko aza. 6a, 10:50
Plazan lanak hasi dituztela eta hasi dira Aranzadikoak aztarnen bila.

Aranzadiko ikerlariak nahiz historiagileak plaza aztertzen ari dira dagoeneko, bertan izan daitezken elementu arkeologikoak identifikatzeko eta baloratzeko. Udalak jakinarazi duenez, "Erdi Aroko eta Aro Modernoko aztarna ugari daude plazan, besteak beste, bertan komentu bat izan zelako".

Plazan aztarna arkeologikorik eta historikorik ba al den aztertzeko hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Plaza berritzeko lanak hasi dituztenez, eta zulaketak egiten ari direnez, zoruaren azpian herriari buruzko aztarnak bilatzeari ekin diote Aranzadikoek. Udalak jakinarazi duenez, "Erdi Aroko eta Aro Modernoko aztarna ugari daude plazan, besteak beste, bertan komentu bat izan zelako".

Horregatik, Udalak plaza berritzeko lanak aprobetxatu nahi izan ditu, eta Aranzadiko ikerlariak nahiz historiagileak plaza aztertzen ari dira dagoeneko, bertan izan daitezken elementu arkeologikoak identifikatzeko eta baloratzeko. Dena den, Udaleko ordezkariek esan dutenez, "oraindikadituek ez dute topatu historikotik aztarna interesgarririk".

Udal ordezkarien aburuz, "aukera paregabea" izan daitezke plazako lanak "gure herri eta herritarren aitzinako bizitza ezagutzeko eta gure ondare historikoari balioa emateko nahiz plazaren historia etorkizunean jasotan izateko".