Jon Garaño eta Nagore Aranburu izango dira astelehenean Soreasun, 'Loreak' filmaren emanaldian

Uztarria.eus 2014ko aza. 6a, 14:12

Antzerki Topaketak tarteko, igandean eta astelehenean izango dira datozen zine emanaldiak Soreasu antzokian. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak filma emango dute bi egun horietan. 

Igandeko emanaldia 21:30ean hasiko da, eta astelehenekoa, berriz, 20:30ean. Izan ere, Garaño zuzendaria eta filmeko protagonista Nagore Aranburu azpeitiarra bertan izango dira ikusleei filmaren gaineko azalpenak ematen.