Nirvanaren bertsio gauerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko aza. 7a, 13:07

Nirvana taldeko abeslari zenaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten bazkide guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Sarrera bana eskuratu dute Izaskun Agirrek eta Iurdana Elorzak.

Bihar, zapatua, herriko hainbat musikazalek Nirvanaren bertsioak eskainiko dituzte Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Nirvanaren Unplugged in New York diskoa atera zela 20. urteurrena dela-eta eskainiko dute emanaldia. Kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Izaskun Agirre eta Iurdana Elorza dira sarrera banaren irabazleak.

Nirvana taldeko abeslari zenaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Kurt Cobain da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean eskuratu daitezke, bost euroren trukean.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.